Pribatutasun informazioaren klausula
- Datu pertsonalak Copreci-ren fitxategietan sartzea
Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrean (RGPD) ezarritakoaren arabera, Copreci-ren enplegu eskaintzetarako izena ematen duten edo hautagai aurkezten diren pertsona guztiei jakinarazten zaie (aurrerantzean, "Hautagaiak") Hautagaiak emandako datu pertsonal guztiak Copreci-ren titularitatepeko fitxategietan sartuko direla, giza baliabideen departamentu bati dagozkion helburuetarako, hau da, hautaketa prozesu guztietako hautagaitzen kudeaketarako.
Hautagaiaren esku jarritako zerbitzuak modu egokian emateko, beharrezkoa da eskatzen diren datu guztiak betetzea. Datu guztiak eman ezean, Copreci-k ez du bermatzen eskatutako informazioa eta zerbitzuak egoki eman ahal izango direla edo Hautagaiaren premietara egokituko direla.
Hautagaiak bermatzen du Copreci-ri emandako informazioa zuzena eta osoa dela, eta une oro informazio hori eguneratuta edukiko duela, Copreci salbuetsita informazio hori zehatza ez izatearen ondorioz beste batzuek edota hirugarrenek eduki ditzaketen ondorioen eta kalteen erantzukizunetatik. Copreci-k eskubidea dauka Hautagaien datu guztiak berrikusteko.
- Tratamendurako baimena
Hautagaiak berariaz onartzen du bere datu pertsonalak tratatzea, Pribatutasun Politika honetan azaldutako helburuetarako, tartean dela bere datu pertsonalak Copreci enpresa talde bereko beste enpresa batzuei uztea.
- Eskubideak gauzatzea
Hautagaia datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, aurkatu, lekualdatu eta datuen tratamendua mugatzeko RGPDn aurreikusten diren eskubideez baliatu ahal izango da, Copreci-ra idatzi bat bidalita, Araba Ibilbidea, 3, 20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa); posta elektroniko bidez egin ahal izango du hori, posta elektronikoko helbide honetara idatzita: dpo@copreci.es. Kasu bietan, Hautagaiak bere nortasun agiriaren, pasaportearen eta identifikaziorako balio duen beste dokumenturen baten kopia bat ere bidali beharko du.
- Debekua adingabeentzat
Copreci-k eskaintzen dituen zerbitzuak adinez nagusi diren pertsonentzat dira. Hautagaiak onartzen du adinez nagusia dela. Bestela, Hautagaiari web gunea berehala uzteko eskatuko diogu.
- Hautagaiaren obligazioak
Hautagaiak agintzen du egiazko datuak eta datu zehatzak emango dituela eta eguneratuta edukiko dituela, eta aldi berean datuetan aldaketarik gertatuz gero Copreci-ri jakinarazteko konpromisoa hartzen du bere gain.
Hautagaiak Copreci-n hirugarrenen datuak sartzen baditu, bera izango da datu horien erantzulea. Zentzu horretan, Hautagaiak hirugarrenaren baimena eskuratu beharko du aurretik eta berariaz, Pribatutasun Politika honetan jasotako terminoen berri eman eta gero. Hautagaia behartuta dago Copreci kaltegabe mantentzera, hautagaiak paragrafo honetan adierazitako betebehar hau ez betetzearen ondorioz ezarri ahal den edozein erreklamazio, isun edo zehapenen aurrean.
Hautagaia behartuta dago, baita ere, Copreci kaltegabe mantentzera, hautagaiak pribatutasun politika honetan adierazitakoa ez betetzearen ondorioz ezarri ahal den edozein erreklamazio, isun edo zehapenen aurrean.
- Jabego Industriala eta Intelektuala
Web gune honetako eduki guztiak, ulertuta edukiak soi-soilik azalpenezkoak direla, eta bertako testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, estekak eta gainerako ikus-entzunezko eta soinuzko edukiak, bai eta beren diseinu grafikoa eta iturri kodeak ere (aurrerantzean, “Edukiak”), Copreci-ren edo taldeko enpresen jabetza intelektuala dira. Hori horrela, ezin da ulertu Hautagaiari horien gaineko jabetza intelektualari buruz indarrean dagoen araudiak onartzen dituen ustiapen eskubideetako bat ere ez lagatzen zaionik, kenduta enplegu zerbitzu hau erabiltzeko behar-beharrezkoak direnak.
Markak, izen komertzialak edo ikur bereizgarriak Copreci-ren edo taldeko enpresen titularitatepekoak dira; hori horrela, ezin da ulertu enplegu zerbitzu honetara sartzearekin marka, izen komertzial edota ikur bereizgarri horien gainean eskubiderik eskuratzen denik.
- Segurtasuna
Copreci-k datu pertsonalak babesteko egungo araudiak ezartzen dituen segurtasun mailak ditu.
- Pribatutasun Politika honen aldaketa
Copreci-k eskubidea dauka Pribatutasun Politika hau aldatzeko, etorkizunean legeetan edo jurisprudentzian gerta daitezkeen aldaketetara edo industriako praktiketara legez egokitzeko.
Dena dela, aldaketak gertatuz gero Hautagaiei jakinaraziko zaizkie posta elektroniko bidez.